Tafallako eskualdeko ORVEko Administratibo lanposturako behin-behineko kontratazioaren deialdiaren oinarri arautzaileak

Deialdi honen xedea, hautaketa proben bidez, C mailako Administrari Ofizialaren funtzioak betetzeko hautagaien zerrenda eratzea da.

Honako deialdiaren helburua Tafallako eskualdeko Orve bulegoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzea da.

Lanaldia eta ordutegia Tafallako eskualdeko Orve bulegoetarako ezarritakoak izango dira, uneoro zerbitzuaren beharretara egokituz, eta organo eskudunak uneoro aldatu ahal izango ditu.

Bete beharreko funtzioak maila eta kategoria profesionalari dagozkionak izango dira, eta besteak beste, herritarren arreta, ordenagailuen erabilera, testuen tratamendua, kudeaketa programak eta, oro har, beren funtzioen barruan adierazten zaizkienak.

Tafallako eskualdeko ORVEko Administrari lanposturako behin-behineko kontratazioaren deialdiaren oinarri arautzaileak